Rikar Otegi Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1967an. Txiki-txikitatik liluratu zuten natura eta mendiak eta 14 urterekin eskalatzen hasi ostean, euskal kirol eskaladaren aitzindarietako bat bihurtu zen urte gutxitan. 1996an 8c zailtasuneko bere lehenengo bidea kateatu zuen: Mala Vida. Hemendik aurrera zzailtasu honetako edo zailtasun hendiagoko hogeitamarren bat bide eskalatzea lortu du, horien artean 9a zailtasuneko bi bide aurkitzen direlarik: Iñi Ameriketan, 2002an Baltzolan kateatu zuen bidea eta Logical Progression, 2004ko udazkenean Japonian eskalatzea lortu zuena. Josune bikotekidearekinn batera, 300 metro eta 8b+-eko zailtasun maximoa duen Yeah Man bidearen lehenengo kateaketa burutzea lortu zuen 2004ko udan. Hasierako urteetan mendiarekiko zuen maitasuna, kirol eskaladaren barruan buruturiko karreran islatzen dira. 2006ko neguan izotz-eskaladaren munduan satu zen, Piriniotako hainbat bide klasiko eskalatuz eta urte bereko uztailean alpinista askorentzat ametsa bat besterik ez den Jorasses Handietako Walker Espoloia burutzea lortu zuen Cassin bide mitikotik. Izan ere, etorkizuna, kirol eskaladako bideez gain mendi alpetarrez ere beteta baitago. |